24-25 ikasturterako aurrematrikulazio epeak
24-25 ikasturterako aurrematrikulazio epeak

24-25 ikasturterako aurrematrikulazio epeak

Epe eta data garrantzitsuak: 

Eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta ikasleak onartzeko prozeduraren epeak hauek dira:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 7tik 23ra.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 26a. Kontsulta: apirilaren 10era arte.
  • Behin betiko zerrenden argitalpena: apirilaren 26a. Kontsulta: maiatzaren 30era arte.
  1. Hirubide ikastetxera matrikulazioa zuzena da Elatzeta eta Leka Eneako ikasleentzat:
  1. Eskaera egiteko izapideak (gainontzeko ikastetxeetatik):

Honako bi moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskabideak:

  • Online
    • Online eskabidea otsailaren 23ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria (https://ikasgunea.eus- kadi.eus) erabili beharko da.
    • Eskabidearekin batera, beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira.
  • Eskabide presentziala. Lehen tokian hautaturiko ikastetxeko idazkaritzan.
    • Eskatzailea lehen tokian eskatutako ikastetxera joango da, idazkaritza-orduetan, otsailaren 23ra arte –egun hori barne hartuta–, eta aurkeztu nahi duen dokumentazioa eramango du.

Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
  • Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.
  • Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko, baldin eta linean izapidetu bada eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak balidatu badu.
  • Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
  • EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
  • Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
  • Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, eskabidea bermatzen duen ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, eta abar).
  • Eskatzailearen gizarte eta hezkuntza egoerari buruzko galdetegia, bosgarren jarraibidearen 2. apartatuan aipatua, zeinaren bidez zehaztuko baita, dagokion plaza-erreserbaren ondorioetarako, nork duen berariazko hezkuntza-laguntzaren premiarik, eremu horretan zaurgarritasun handiena izateagatik. Aurreko prozesu batean galdetegia jadanik bete duten pertsonen kasuan, orduan emandako erantzunak hartuko dira kontuan.

Informazio gehiagorako, Hezkuntzako agindua irakurri.