2022ko azken eskola eguna
2022ko azken eskola eguna

2022ko azken eskola eguna

Eskolako 2022ko azken egunean, egitarau berezia izan dugu Hirubiden. Lehenengo, goizean, filme bana ikusi dugu, mailaka. Gero, Escape Room-a izan dugu eta benetan dibertigarria izan da!

Gelak txukundu ostean, txistorra pintxo bana jan dugu indarrak hartzeko.

Bukatzeko, herri kirolak izan ditugu eta baita Hirubiden horren famatua den tragabolas txapelketa ere. Zein egun ederra pasa dugun!!!